XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lokiz mendikatea, 800 m. baino altuagoa, erdialde-mendebaldeko Nafarroan.

Toloño mendikatearekin batera, Kantabriako eta Pirinioetako mendikateen arteko lotura osatzen du.

(...) aldaketa tektonikoak zuzenki itzultzen dizkion erliebea, tektonikaren ondorio zuzena.

Erliebe hau izadiak eta materialeen aldaketak eta higalanak baldintzatu dute, hau ezberdina delarik ekialdean.

Hemen, Lana haranean, higalana da nagusi, mendebaldeko sektorean ez bezala, hor disoluzio fenomenoak bait dira ugarienak eta, ondorioz, karstifikazioa.

Karstifikazioari dagokionean, ekialderantz gehitu egiten da, azaleko urak iragazi eta ia etzanda dagoen kararrian desagertzen diren neurrian.

Orduan, zokogune itxiak -dolinak- agertzen dituen karst-morfologia tipikoa azaltzen da.

Simak neurri txikikoak izaten dira, beraien diametroa 50 metro baino gutxiagokoa izanik.

BIOGEOGRAFIA

Klimari dagokionean, Lokiz mendilerroa Nafarroako mendebalde erdian dago, eta, beraz, kantaurialdeko klimatik azpimediterraniora marratzen den trantsiziozko gunean, nahiz eta mediterranio-kontinental motako zenbait urrats azaldu.

Euria, urtean, 700-900 l/m2 artekoa da, modu erregularrean banaturik, nahiz eta euri gehien jasotzen duten hilabeteak negukoak izan eta euri gutxien jasotzen dutenak, berriz, udakoak.

Urteko bataz-besteko tenperatura 10 eta 12ampdeg; C. artean dago.

Klimaren trantsizioa argi ikus daiteke landaretza agertzen den guneetan, hauetan substratu litologikoak eta erliebearen eraginak garrantzi handia bai dute.

Eskualde honetako mendietan nahiko ongi kontserbaturik daude inguruko landaretza mota guztiak.

PAGADIA:

Eskualdean pagoaren nagusitasuna mendi guztien goikaldeetatik zabaltzen da, laino eta euri ugari eta tenperatura freskuak ezagutzen diren lekuetan hain zuzen.

Pagoa kararrizko eta silizezko lurraldeetan hedatzen da, baina litologi mota ezberdinek eragin handia dute pagadietan aurkitzen diren landare mota desberdinetan.

750 metrotik gorako eskualde guztiko itzalak pagadiaren azpian daude, Amildegi batek edo bestek eta batez ere muinek eta haranek pagadien hedapena gordetzen dute atmosferaren hezetasunari esker.

Honako hauek dira trantsizioko mendietako pagadi guneetan ikusten diren baso motak: